Moarratzaileen Nazioarteko Jardunaldiak arrakastatsuak

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 16a

Elene Arrazola

Moarratzea edo mugarratzea. Kimatzea. Inausketa. Hainbat izenekin ezagutzen­ da gure inguruan «gutxienez Erdi Arotik, burdinolen garaitik» erabiltzen den tek­ni­ka, Miel Mari Elosegi basozainak aipatu digunez. Hain zuzen, horixe izan zuten aztergai otsail hasieran egin zen zuhaitz zaharren moarratzaileen lehen nazioarteko jardunaldietan. Italia, Fran­tzia, Erresuma Batua, Katalunia, Valentzia eta Madriletik 30 bat lagun bildu ziren. Udalaren eta Trepalari elkartearen ekime­nez, teoria ikasteaz gain, Leitzelarreko Urkizu aldean 200 bat urte izanen dituz­ten 16 bat zuhaitz zaharren adarrak mugarratu, kimatu, inausi ziren. Elosegik azaldu digunez, «2005etik honara 80 bat zuhaitz mugarratu izanen ditugu Lei­tza eta Areson eta denbora horretan Euskal Herriko zuhaitz za­le elkarteen eta Erresuma Batuko Veteran Trees (Antzinako Zuhaitzak) Elkartearen laguntza izan dugu». Leitzaldean ehunka pago eta haritz mugarro omen daude, baina azken urteetan, urtero batzuk galtzen ari omen dira. Horregatik, berriz ere lan hau egitea pentsatu dute, «batetik, berriz ere mugarroak berresku­ratzeko, eta turnoan sartzeko, baina bestalde, kultura hori ez galtzeko. Ilargiak­ errespetatu behar dira, adarrak mozteko alturak, eta abar. Hori dena jasotzen ari gara».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun