oan den urte bukaeran Gazte Txokok ateak zabaldu zituenetik, hainbat izan dira 12 eta 16 urte artekoentzat antolatu diren jarduerak: mahai jokoak, pin-pon edo dardo saioak... Baina otsaila eta martxoko ekimenak ere prestatuak dituzte. Hala, larunbat honetan, otsailak 19, graffitti ikastaroa eginen da Gaztetxekoen eskutik, eta igandean, eskulanak eginen dituzte. Otsaileko azken larunbata, berriz, bulegoa margotu eta garbiketa orokorra egiteko aprobetxatuko dute.
Martxoaren 5ean pin-ponean aritzeko aukera izanen dute, eta 6an eta 12an inauteriak tarteko, itxita egon ondotik, 13an zinema saioa izanen da gurasoen ekimenez. Martxoaren 19an bulegoa margotu eta garbiketa orokorra eginen dute eta biharamunean, logotipoa aukeratu. Hilaren 26an mendi irteera egitekoak dira Gaztetxekoekin.