Zabortegia ixteko obra izanen da Udalaren aurtengo inbertsio nagusiena

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 16a

2011ri begira ia 1,6 milioi euroko aurrekontua onartu du

1.597.615,6 euroko aurrekontua onartu du Udalak 2011rako. Eta horrekin batera, inber­tsio nagusienak zein izanen diren ere zehaztu ditu: zabortegia ixteko lanak sortuko du gastu haundiena, 510.000 eurokoa, hain zuzen. Bidegorriaren proiektura 76.500 euro bideratuko dira, etxebizitza gizarte alokairuaren proiekturako 61.542,03 euro eta plazako zoladura lanen proiektua egiteko 25.400 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun