Ez dira egunero irabazten 400 euro, eta are gutxiago, autoaren gidabaimena ateratzeko azterketa egiten hasita. Baina Beñat Apezetxeak zortea izan du. Gida baimena ateratzeko azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu egin du eta horrela, 400 euroko saria jaso du, teorikoa ateratzen izandako gastuak ordaintzeko. Buruntzaldeko 11 autoeskoletan azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu dutenen artean, sariak zozketatu dituzte eta goizuetarrari sari polita tokatu zaio.