Leitzako zortzi taldek Atekabeltz berritua kudeatuko dute

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 15a

Joan den urteko urrian hasi ziren Atekabeltz moldatzen, 192.000 euroko aurrekontua duten obrekin. Artxiboko argazkia

Kultur eta gizarte eragileek hogei urtez erabili ahal izanen dute

Leitzako zortzi eragilek Atekabeltz elkartea osatu berri dute, orain berriki zaharberritua den izen bereko etxea kudeatzeko asmoz. Bere garaian Guardia Zibilaren kuartela izan ondotik, azken bost urteetan gaztetxea izan da Atekabeltz, baina joan den urteko urrian, Leitzako Udalak berritze lanak abiatu zituen herriko eragileak bertan egoitza izateko aukera izan zezaten.

Leitzako zortzi eragilek Atekabeltz elkartea osatu berri dute, orain berriki zaharberritua den izen bereko etxea kudeatzeko asmoz. Bere garaian Guardia Zibilaren kuartela izan ondotik, azken bost urteetan gaztetxea izan da Atekabeltz, baina joan den urteko urrian, Leitzako Udalak berritze lanak abiatu zituen herriko eragileak bertan egoitza izateko aukera izan zezaten. Zortzi talde hauek dira elkartu eta Atekabeltz erabiltzeko borondatea erakutsi dutenak: Gazte Asanblada, Kultur Taldea, Txalapartariak, Bilgune Feminista, Ikasle Abertzaleak, Elkartasun Taldea, Bai Euskal Herriari eta pinturazaleak.

Hauek guztiek Atekabeltz elkartea osatu eta elkarlanean eraikina kudeatuko dute autogestioan datozen hogei urtetan. Hori izan da, hain zuzen ere, Leitzako Udalak egindako apustua, bere ustetan, autogestioaren bidez, taldeek askatasun osoarekin lan egiteko aukera izanen dutelako.

Aurreikuspenen arabera, Leitzako udalak datorren udal batzarrean onartuko du hogei urteko zesioa eta handik aurrera, Atekabeltz elkartea lanean hasiko da. Hala ere, dagoeneko Atekabeltz berrirako partaideak bilatzen hasiak dira. Kideek 12 euroko kuota ordaindu beharko dituzte urtean.

 

Herri gune berria

Azken bost urtetan gaztetxea eta aurretik Guardia Zibilaren kuartela zen eraikina, herri gune berria bihurtzeko asmoarekin berritu dute. Leitzako gizarte eta kultur eragileen aterpe izateaz gain, euskal kultura, aisialdira eta aniztasunarekin lotutako hainbat ekintza eginen dira bertan. Abudo bukatuko diren zaharberritze lanen aurrekontua 192.000 eurkoa da eta, besteak beste, etxearen aurrealdea, teilatua eta leihoak konpontzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun