Goizuetako Gazte Asanbladak 20 urte beteko ditu aurten eta hori dela eta, hilabetero hilabetero hainbat ekintza antolatzeko asmoa dute gazteek, herritar guztientzat izanen diren ekitaldiak. Otsailekoak, esate baterako, hauek izanen dira:
Otsailaren 11n, ostiralean, mus eta poker txapelketak jokatuko dira 22:30etik aurrera.
Otsailaren 18an, ostirala, drogen inguruko hitzaldia eskainiko da 19:00etan.
Otsailaren 25ean, ostirala, txokolatada izanen da, 18:00etan.
Otsaileko azken asteburuan, berriz, eskiatzera irteera antolatu da. Apuntatzeko zerrendak Gaztetxean eta Amaia kafetegian jarri dira.