Ipar-eski ikastaroa antolatu du Leitzako Mendibil Mendi Taldeak lotsailaren 5erako

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Larunbat goizean Somportera joanen dira

Hilabetez hilabete, 2011n eginen dituen ateraldiak zehaztu ditu Mendibil Mendi Taldeak. Ilbeltzean, adibidez, asteburupasa egitekoa zuten Pirinioetara. Otsailean, larunbat honetan, hilak 5, ipar-eskiaren hastapen ikastaroa eginen dute Somporten, ume eta helduentzat.

 

Gazteak (6-15 urte)

• Pistaren sarrera: 3,50 euro.

• Materialaren alokairua: 5 euro.

• Ikastaroa: 14 euro.

• Autobusa: 20 euro inguru.

• Guztira: 42,50 euro (ikastaroa egiten dutenentzat beherapenak daudenez, 30 euro).

• Bakoitzak arduradun bat beharko du eta jantziak eta otorduak norberak eraman beharko ditu.

 

15 urtetik gora

• Pistaren sarrera: 6 euro.

• Materialaren alokairua: 7 euro.

• Ikastaroa: 14 euro.

• Autobusa: 20 euro inguru.

• Guztira: 47 euro (Aurrerako bazkideek 35 euro).

 

Ordutegia

Irteera 08:00etan eginen da Oialde elkartearen paretik eta itzulera 19:00 aldera. Egun horretan elurrik ez balego, martxo aldera aldatuko lukete eguna.

Gainerakoan, martxoan Baztango mendietara joanen dira; apirilean Irunberri-Arangoiti-Leire ateraldia eginen dute; maiatzean Zumaia-Deba; ekainean asteburu bat Picos de Europan pasako dute; uztailean, Esaitek antolaturiko martxako etaparen amaiera egitera joanen dira; irailean Araban, Urrunaga lakuaren itzulia eginen da eta bizikletaz Urrunaga eta Albina. Urrian Aurrera Eguna, Nafarroako Kluben Eguna eta Perretxikoaren asteburuko irteera eginen dira; azaroan Aralarren zeharkaldia, Txindoki, eta abenduan Leitza inguruan itzulia eta bazkaria. Orduan izanen dira federatzeko txartela egiteko egunak ere bai.

Bestalde, mendi bizikleta irteerak ere hilero eginen dira. Ateraldien informazio zehatza mendibilaurrera.nireblog.com-en.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun