Otsailaren 10ean estreinatuko da Donostian Jon Garañok Iñaki Perurenari buruz egin duen Perurena dokumentala. Honela dio sinopsiak: «Inaxio Perurena harrijasotzaile gaztea bere errekor berria lortu nahian dabil: 300 kiloko harria altxatzea. 1987an bere aita, Iñaki Perurena entzutetsua, izan zen lehena harri hau altxatzen».