Nafarroako Mendialdeko herrietako osasungintzaren «zerbitzu eskasia eta arreta falta» Nafarroako Gobernuari leporatu dizkio Leitzako EAk. Leitzan, «geriatria eta ginekologia» zerbitzuak paratzeari uko egiten diola kritikatu du. «Krisiaren aitzakian herritarrek eskatzen dituzten oinarrizko eta beharrezko zerbitzuak ukatzen dituzte». Gaineratu duenez, «UPN, PSNren laguntzarekin, bere murrizketekin oinarrizko zerbitzu publikoak okertzen ari da eta oso beharrezkoak diren beste batzuk jartzeari ezezkoa ematen». Bere zinegotziei ere «ez die kasurik egiten», dio EAk.