Azken urte hauetan, inguruko pago eta haritzak moarratzen aritu dira garai bateko moduan eta lehen moarratzen zirenak. Biologo ingeles batzuk ere etorri izan dira gaia aztertzera. Eta orain, berriz, ostegun honetatik larunbatera, hilak 3, 4 eta 5, zuhaitz zaharren moarratzaileen nazioarteko jardunaldiak eginen dira, lehenengo aldiz herrian. Kanpoko 30 lagun ere etorriko dira jardunaldietan parte hartzera.