Irudi berria estreinatu du Kirol Mankomunitateak

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Utzitako argazkia

Goiko irudian ageri den logo berriarekin hasi du urtea Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak. Mugimendua eta kirola adierazten du, eta Mankomunitatearen izena luzea izanik, KirolMank-era laburtu dute, kirola eta mankomuniatea baina motzean. Horrez gain, bloga ere sortu dute: http://kirolmank.blogspot.com/.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun