Urteroko moduan, abenduaren 24an egiten den eskeko dirua gutxien dutenentzat joan da. Aurten, 413,82 euro bildu dira eta honetatik 200 euro Haitiko lurrikaran kaltetutako herritarrei laguntzeko erabili dira. Gainerakoa, berriz, Boliviako Escuela Robertito egitasmoa bultzatzera bideratu dute eta azkenik, soberan dagoenarekin, arratsaldekoa egingo dute.