Hirurteko planaren barnean eta Espainiako Gobernuaren dirulaguntzarekin, hasi dira obrak udaletxean. Bigarren solairurainoko igogailua, alkatearentzako bulegoa eta lehen lehenengo pisuan zegoen artxiboa bigarren pisura pasako dira, igogailuak lehengoaren tokia hartuko baitu.
Bestetik, erabilera anitzeko gela bat ere prestatzen ari dira, lehenengo pisuaren luzera guztia hartuko lukeena. Honetaz aparte, udaletxearen beheko solairuan dauden komonak ere elbarrituentzako egokitu behar dituzte. Hau guztia Gorritz enpresa ari da egiten, baita abeltzaintzako pistak egiten eta aurrekoak moldatzen ere.