Urtarrilaren 18an lehenengo saioa egin eta gero, otsailean eta martxoan izanen du segida Guraso Eskolak. Otsaileko lehenenengo hiru ostiraletan, hilak 4, 11 eta 18an, Irriterapia izanen da Daviden eskutik. 15:00etatik 17:00etara eginen da eskolan.
Martxoaren 18 eta 25ean, bestalde, Ixak Salaberriakin sukaldean ikastaroa eginen da, Fagollagako Ixakekin. Hau ere 15:00etan hasi eta 17:00 arte izanen da.