Aurten kaldereroak ere bai

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 2a

Martxoko lehenengo asteburuan ospatuko diren inauterien atarian, aurten lehenengo aldiz, kaldereroen eguna ospatuko da. Martxoaren 5ean, larunbatarekin, eginen da, hau ere herri­ko kantuzale batzuen eskutik. Horien artean dago Juan Antonio Lekuona eta berak azaldu digunez, «inauteriak has­ten diren egunaren bezperan, he­rrian giroa sor­tzea da helburua» eta «nahi duen guztiak parte har dezake».

Desfilearen ondotik, afaria eginen da plazan, eta eguraldi txarra eginez gero, pilota plazan. Hori bai, Lekuonak argitu nahi izan digu, «afaria taldeka» eginen dela, alegia, bakoitzak arduratuko beharko duela bereaz.

Kaldereroen kalejira ahalik eta hobekien ateratzeko, urtarrilaren 29az geroztik, larunbatero entseguak egiten ari dira eskolako jangelan, 19:00etan. Entseguak irekiak dira eta orain­dik beste lau geldi­tzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun