Gazte Asanbladak 20 urte beteko ditu aurten eta hori dela eta, hilabetero hilabetero hainbat ekintza antolatzeko asmoa dute gazteek, herritar guztientzat izanen diren ekitaldiak. Otsailekoak, esate baterako, hauek izanen dira:
• Otsailak 11, ostirala: mus eta poker txapelketak, 22:30etik aurrera.
• Otsailak 18, ostirala: drogen inguruko hitzaldia, 19:00etan.
• Otsailak 25, ostirala: txokolatada, 18:00etan.
• Otsaileko azken asteburua: eskiatzera irteera antolatuko du. Apuntatzeko zerrendak Gaztetxean eta Amaia kafetegian jarriko dira.