Zuhaitz zaharren moarratzaileen I. nazioarteko jardunaldiak Leitzan eginen dira

TTIPI TTAPA 2011ko otsailaren 3a

Moarraketan edo kimaketan Europako 30 aditu izanen dira egunotan Leitzan. Artxiboko argazkia

Otsailaren 3tik 5era, Europako 30 aditu bilduko dira

Azken urte hauetan, Leitza inguruko pago eta haritzak moarratzen aritu dira garai bateko moduan eta lehen moarratzen zirenak. Biologo ingeles batzuk ere etorri izan dira gaia aztertzera. Eta orain, berriz, ostegun honetatik larunbatera, hilak 3, 4 eta 5, antzinako teknikak erabiltzen dituzten moarratzaileen nazioarteko jardunaldiak eginen dira lehen aldiz, Leitzan. Kanpoko 30 lagun ere etorriko dira jardunaldietan parte hartzera, italiarrak, britaniarrak, kataluniarrak eta penintsulako teknikari ugari.

Egitarau zabala

Otsailaren 3an, ostegun goizeko 11:00etan partehartzaileei harrera eginen zaie eta gero, Gerard Passolak “Moarraketaren fisiologia” hitzaldia eskainiko du. 14:30ean mendira joanen dira partehartzaileak, moarraketa ikastaroa ez ezik moarraketak egitera. 18:00etan herrira itzuli eta 20:00etan afaria izanen dute.

Otsailaren 4an, ostiral goizeko 08:00etan gosaldu ondotik, mendira joanen dira ikastaroa egitera. 14:00etan mendian bazkalduko dute eta moarraketak egin ondotik, 18:00etan herrira itzuliko dira. 20:00etan afaria izanen dute.

Otsailaren 5ean, larunbatean ere egitarau berdintsua izanen dute eta arratsean afaldu ondotik, 22:00etan agurraren ekitaldia izanen dute.

Aipatzekoa da Hellen Raid eta Migel Mari Elosegik ere hitzaldiak emanen dituztela eta dokumentalak jarriko dira, baina ordutegiak eguraldiaren arabera erabakiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun