Haur eta gazteek karrozak aterako dituzte Areson inauterietako larunbatean

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 28a

Aresoko gazteek ederki pasatuko dute asteburuan. Artxiboko argazkia

Beste hainbat berrikuntza ere izanen dira urtarrilaren 28tik 30erako ospakizunetan

Aurtengo inauteriak bertan direla eta, Aresoko gazteek egin dute lan puska programa osatzen. Lagun Artea elkartea arduratzen da inauteriez eta aurten berrikuntza ugari sartu dituzte inauteriak indartu eta herrikoiagoak egiteko asmoz.

Aurtengo inauteriak bertan direla eta, Aresoko gazteek egin dute lan puska programa osatzen. Lagun Artea elkartea arduratzen da inauteriez eta aurten berrikuntza ugari sartu dituzte inauteriak indartu eta herrikoiagoak egiteko asmoz.

Asteburu osoan ekitaldi anitzak prestatu dituzte, adin guztietako jendeari zuzenduak. Azken urteetan indarra galtzen joan da festa polit hau eta honi buelta emateko gogoz eta ilusioz agertu dira gazteak. Jendearen parte-hartzea bultzatu nahi dute, eta guztien artean festa ona ospatzea.

 

Nobedade asko

Berrikuntza nagusienetakoak igandeko banar lehiaketa eta bertso bazkaria izango dira. Lehenik banar txapelketa jokatuko da eta ondoren bazkarian jango dira banarrak. Bazkal osterako lau bertsolarien saioak borobilduko du mahai-ingurua. Haurrentzako ikuskizuna ere egongo da. Bestalde, larunbat arratsaldean karrozak aterako dira ume eta gazteen partetik, eta beste norbaitek ere egin nahi badu gonbita luzatu zaie. Azken berrikuntza, mus txapelketa herrikoia dugu, ostiral gauean jokatuko dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun