Azken txanpan sartuak dira Leitzako ihoteak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 25a

Edozein adin ona da taka-takan ibiltzen ikasteko. Elene Arrazola

Igandeko atsauretuen kalejira jendetsua izan zen, hotzari aurre eginez

Leitzako ihoteak azken txanpan sartuak dira. Urtarrilaren 25ean, asteartean goizeko 09:30ean dute hitzordua mozorroek Erasote auzora abiatzeko eskean. Gaztetxoenek, ordea, goizeko 11:30ean Txan magoaren emanaldia izanen dute zinean. Eguerdiko 14:30ean eskean ibilitakoek bazkaria izanen dute Aurreran eta arratsaldeko 18:30ak aldera, Leitzako Atsaureen kalejira izanen da. Eta aurtengo ihoteei errematea emateko, Gaubela taldearen eta txarangaren emanaldiak.

Dena dela, larunbatetik hasita hainbat ekitaldi izan dira Leitzako ihotetan: bazkariak, musika, kontzertuak gaztetxean, dantzaldiak… Igandean, hotz beldurgarriari aurre eginez atsauretuen kalejira jendetsua izan zen, Incansables txarangaren laguntzarekin: Erdi Aroko gaztelua, hondartzako zaindariak, euskal mitologiako pertsonaiak, gospel kantariak, medikuak eta hauek banatzen dituzten botikak, batukada, Asturiasko gaiteroak, edo ia inoiz hutsik egiten ez duten indioak eta bakeroak… Denetatik ikusi zen Leitzako kaleetan.

Astelehenean Gorriztaran, Arkiskil, Sakulu eta Erreka auzoetan ibili ziren gazteak puxkak biltzen eta aipatu bezala, asteartean Erasote inguruan ibiliko dira, aurtengoz atsauretuen pestari bukaera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun