Langile bat hil da da gaur goizean 09:58ean Leitzan izandako lan istripu batean, Leitzalarreko pista batean. Badirudi, kable batek buruan jo eta horren ondorioz hil dela langilea. Ezbeharra gertatu den tokira anbulatzia medikalizatua, Goizuetako suhitzaile boluntarioak, helikopteroak eta Guardia Zibila joan dira. Azken honek hartu du kasuaren ardura.