Hasi du denboraldia Mendibil BTT taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 20a

Urte osorako egitaraua prestatu dute

Mendi bizikleta dute gustuko eta horixe da, hain zuzen, elkartzen dituena Mendibil BTT taldekoak. Mendibil Mendi Taldearen baita sortutakoa da. Zazpi pertsona bildu ziren horretarako: Patxi Astiz, Jon Roda, Hegoi Huarte Katzo, Maxi Benitez Piza, Mikel Landeta, Juan Luis Santano Wui wui eta Joanes Zabaleta Danbolin, baina orain arte egindako ateraldietan jende gehiago ere ibili da mendi bizikleta gainean.

Hasieran, bakoitza bere kabuz edo talde txikiagoetan ibiltzen ziren, baina bakarrik ateratzeko nagi hori kendu, hobeki pasa­tze­­ko eta leku gehiago ezagutzeko helburuarekin elkartzea pen­tsatu zuten. «Normalean ingu­ruko mendietan ibiltzen gara –diote Mendibil BTTkoek–, gehienetan Plazaolako estazion gelditu eta handik abiatzen gara. Baina ba­tzuetan autoan sartzen ditugu bizikletak eta bes­te leku batera joaten gara: Goizueta, Lesaka, Andoain... Au­rreko egunean autoak nonbait utzi eta buelta autoan ere egiten dugu».

 

Urte osoko egitaraua

Taldetxo hau asteburuero biltzen da eta irtee­ra zail xamarrak ere egiten ditu, baina urte osorako edozeinek egiteko moduko ateraldiak anto­latu ditu hilabetero. Hila­ren 15ean Leitzalarrera egitekoa zuten, eta otsai­lean Leitza, Basakabi, Ezkurrako txabola, Idia­zabal, Uitzi, Leitza; mar­txoan Ez­kabara; apirilean Elgorria­ga, Arantza, Elgo­rriaga; maiatzean mendi taldekoekin Ulibarrira; ekainean Picos de Urbionera; uztailean Leitza-Urroz; abuz­tuan Urbasara; irailean Lei­tza-Adarra; urrian­ Irati­ra; azaroan Anbotori buel­ta eta abenduan Zumaiara. «Eskatzen dugun baka­rra bakoitzak bere kaskoa eta pintxa­zoen­tza­ko ordezkoak ekartzea da eta nola ez, umore ona», esan dute.

Agian ateraldiren bat aldatuko dute, baina hau dena segitu edo argazkiak ikusteko sartu Facebooken: btt mendibil lei­tza eta izenak emateko edo edozein gauza galdetzeko idatzi btt_mendibil@hotmail.com-era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun