Aurtengo inauteriak gerturatzen ari direla eta, herriko gazteek egin dute lan puska programa osatzen. Lagun Artea arduratzen da inauteriez eta aurten berrikuntza ugari sartu dituzte inauteriak indartu eta herrikoiagoak egiteko asmoz.
Asteburu osoan ekitaldi anitzak prestatu dituzte, adin guztietako jendeari zuzenduak. Azken urteetan indarra galtzen joan da festa polit hau eta honi buelta emateko gogoz eta ilusioz agertu dira gazteak. Jendearen parte-hartzea bultzatu nahi dute, eta guztien artean festa ona ospatzea.
Nobedade asko
Berrikuntza nagusienetakoak igandeko banar lehiaketa eta bertso bazkaria izango dira. Lehenik banar txapelketa jokatuko da eta ondoren bazkarian jango dira banarrak. Bazkal osterako lau bertsolarien saioak borobilduko du mahai-ingurua. Haurrentzako ikuskizuna ere egongo da. Bestalde, larunbat arratsaldean karrozak aterako dira ume eta gazteen partetik, eta beste norbaitek ere egin nahi badu gonbita luzatu zaie. Azken berrikuntza, mus txapelketa herrikoia dugu, ostiral gauean jokatuko dena.