Mendian larreak erre nahi dituenak udaletxean egin beharko du horretarako eskaera otsailaren 25a baino lehen.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da: baimen eskaera beteta, terrenoen eskritura osoaren kopia eta planoen kopia, azken hau lekua markaturik eta katastroaren erreferentziarekin.
Udaleko zergen tasa berriak
Urtarrilean 1ean sartu ziren indarrean Udalak 2011. urteari begira onartuta zeuzkan zergen tasak. Honela erabaki zuen:
• Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa, Katastro balioaren gaineko %0,32 izango da.
• Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa, Katastro balioaren gaineko %0,80 izango da.
• Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa exekuzio materialaren %4a izango da.
• Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legearen tarifei, %3,1 eta %15 urte guztietarako aplikatuko zaie.
• Jarduera ekonomikoen zerga, Foru Legeak onesten duenari 1,4 aplikatuko zaio.
• Zirkulazio zerga, berriz, Foru Legeak onesten duena izango da.