Nafarroako Mendialdeko herrietako osasungintzaren “zerbitzu eskasia eta arreta falta” Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuari leporatu dizkio Leitzako Eusko Alkartasunak prentsara bidalitako ohar batean. Leitzako Osasun Zentroaren kasuan, “geriatria eta ginekologia” zerbitzuak paratzeari uko egiten diola kritikatu dute.
“Krisiaren aitzakian herritarrek eskatzen dituzten oinarrizko eta beharrezko zerbitzuak ukatzen dituzte” dio EAk. Gaineratu duenez, “UPN, PSNren laguntzarekin, bere murrizketekin oinarrizko zerbitzu publikoak okertzen ari da eta oso beharrezkoak diren beste batzuk jartzeari ezezkoa ematen”. EAren ustez, UPNk ez die zerbitzu publiko hauek jartzearen alde agertu diren bere zinegotziei ere ez die kasurik egiten.