Goizuetako Gazte Txokoaren inaugurazioa urtarrilaren 15ean eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko urtarrilaren 14a

Gazte Txokoko batzordea osatzen duten guraso, gazte eta Gaztetxeko kideak. Igor Elizegi

12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako denborapasarako tokia da

12 urtetik 16 urte bitarteko gaztetxoek ere badute denborapasarako tokia Goizuetan, Gazte Txokoa deitu dutena, hain zuzen. Adin horretako gazteen artean hutsunea zegoela iritzita, orain urte batzuk, Guraso Elkarteak Udalarengana jo zuen lokal eske eta honek eskaera onartu egin zien. Tokia eskuratuta, auzolanean obra egin ondotik, Eguberrien aurretik zabaldu zituen ateak gune berriak.

Inaugurazio ofiziala, berriz, larunbat honetan, urtarrilaren 15ean, egitekoa dute. 17:00etan gazteek itxaferoa botako dute eta segidan Gazte Txokoaren egutegia eta egitarauaren aurkezpena eginen da. 17:30ean luntxa emanen zaioa etortzen den guztiari eta 19:00etan zine emanaldia izanen da “Avatar” filmearekin.

Hilabete honetarako duten programazioan, inaugurazioaren biharamonean, igandean, denbora librea eta garbiketa orokorra izanen dute. Urtarrilaren 22an, Gaztetxekoen eskutik jokuak izanen dituzte eta 23an mahai jokuak. Urtarrilaren 29an ping-pong eta 30ean zine emanaldia gurasoen eskutik.

Momentuz larunbat eta igande arratsaldez egoten da zabalik, 16:30etik 20:30era, baina ekimenaren bultzatzaileek ez dute baztertu etorkizunean ordutegia zabaltzea. Igor Elizegi Guraso Elkarteko lehendakariak azaldu digunez, egoitza «aktiboa» izatea nahi dute eta horren harira antolatuko dituzte ekintzak: ping-pong txapelketa, jokoak, mendi irteerak, graffitti ikastaroa, hamabostean behin zinema emanaldiak...

Antolakuntzaren ardura, bestalde, guraso eta Gaztetxekoen esku dago eta Gazte Txokoko batzordea ere sortua dute, argazkian ageri diren kideekin. Igor Elizegi Gurasoak Elkarteko lehendakariarekin batera, Garazi Loiarte eta Luzia Etxeberria gazteak, Mila Loiarte eta Ana Lujanbio gurasoak eta Gaztetxeko bi kide izanen dira, azken hauek txandaka ibiliko direnak.

Bestalde, aipatu, Guraso Eskola urtarrilaren 18an, asteartean hastekoa dela. Familia eta teknologia berriez aritzekoak ziren, Urko Mauduiten eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun