Atekabeltz eraikina kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da. Atekabeltza Elkartea sortu zenetik, batzorde bat eratua da eta hauek dira parte hartzen duten eragileak: Gazte Asanblada, Kultur Taldea, Bilgune Feminista, Txalaparta Taldea, Ikasle Abertzaleak eta Pinturazaleak. Baina helburua Atekabeltza herriko etxea irekia, balio anitzekoa eta parte-hartzailea izatea denez, Udalak gonbidapena luzatua die adin guztietako herritar zein kolektibo orori, proiektu honetan parte hartzeko.