Udalak eta Guraso Elkarteak orain dela egun batzuk itxi zituzten beraien arteko aurtengo kontuak. 2.056 euro jasoko ditu guztira elkarteak Herriko Etxetik. Kabalgatan, inauterietan, Gazte Topagunean, Goxalin, Amabirjinetan, Olentzerotan eta igeriketa ikastaroan Gurasoak-ek egindako gastuen trukekoa izan da Udalak egindako dirulaguntza.
Gaia aprobetxatuz, esan, Goizueta eta Aranoko Guraso Elkartearen komisioan aldaketa egon direla. Sartu diren berriak Maite Alsua, Idoia Zubieta, Mª Jose Apezetxea eta Joxemi Muñoz dira. Lehendik segituko dutenak, eta beraz, komisioa osatuko dutenak, Igor Elizegi, Jose Luis Apezetxea eta Idoia Aranburu dira.