Abenduaren 15ean egin ziren Leitzako Sarriopapel y Celulosa lantegiko hauteskunde sindikalak. 469 langilek zuten bozka emateko eskubidea, baita aurrejubilazioan daudenak ere. LAB sindikatuak 221 botu lortu zituen eta ELAk 137. Modu honetara, datozen lau urteotan Langileen Batzordean 8 ordezkari izanen ditu LABek eta 5 ordezkari ELAk. Kontuan hartu behar da 2006ko hauteskundeez geroztik LABek 7 delegatu zituela eta ELAk 6. Beraz, LABek ordezkari bat irabazi eta ELAk bat galdu egin du.