Okerrak zuzentzen

Juana Mari SAIZAR 2010eko abenduaren 15a

Azken momentuko lanak presaz egindakoak izaten direnez, hainbat akats egin genituen aurreko alean. Alde batetik, eskolaren izen be­rria Aresoko Nazabal Eskola izango da. Izen hau Guraso Elkartean eta Eskolako Kontseiluak onartu dute. Orain akta batean Udalak onartu behar du, eta gero foru agindu bat aterako da. Horren ondoren, boletinean argitaratuko da eta azkenik, Hezkuntza kontseilariak baiezkoa emango duela pentsa­tzen dugu, baina eran­tzuna ezez­koa ere izan daiteke. Hurrengoan berriak gehiago kontrastatzen saiatuko gara.

Bestalde, Estitxuri abizena aldatu genion, eta ez da Marzol, Esti­txu Azpiroz baizik. Barkatu eragozpenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun