Olentzero eskolan eta kalean

Juana Mari SAIZAR 2010eko abenduaren 15a

Inguruko ikastetxe gehienetan bezala, Aresokoan ere, eskolako neska-mutikoak izanen dira Olen­tze­­rori ongi-etorria egingo dieten lehenak.

Urtero bezala, Gabonetako oporrak hartu aurretik, abenduaren 22an eskolako hau­rrek abestiak kantatu eta an­tzerkiak egingo dituzte. Baina ho­rrekin batera, aurten, berrikuntza gisa, Olen­tzero handi bat ere egin dute eskolan eta berarekin batera, herrian barna ibiliko dira kalejiran ikasle, irakasle eta gurasoak, trikitilarien laguntzarekin. Ondoren, Guraso Elkarteak gonbidatuta, be­netako­ Olentzero eto­rriko da eta psikomo­trizitate gelan eginen zaio harrera, bertsoak kantatuz. Guztia amai­tzeko denek batera hamaiketako eder bat eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun