Herriko Etxea moldatzeko obrak Gorritz enpresari eman zaizkio. Egin beharreko lanen artean, hauek aipa daitezke: lehenengo solairuan alkatearen bulegoa jarriko da lehen aldiz, oraindik ez baitzeukan. Horrez gain, komunak ezinduentzat egokituko dira eta igogailua ere jarriko da goiko solairuraino.