«Tratu txarrak jasaten dituzula uste duzu? Zuregatik eta/edo zure seme-alabengatik gaizki sentitzen zara?». Galdera horiei erantzuteko, eta «gertatzen ari dena begiratzea edozein aldaketa hasteko lehen pausoa dela» iritzita, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, laguntzeko eskuorria kaleratu du Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Jendea kontzientziatu eta arazoaren aurrean hartu behar diren bideak argitu nahi izan dituzte.
Laguntza behar izanez gero, Mankomunitatera dei daiteke (948 510840), eta han, harrera, informazioa eta orientazioa, laguntza psikosozial pertsonala eta beste zerbitzuekin koordinazioa eskainiko dira.