Herria lur jota festarik haundienaren biharamunean

Esteban AROTZENA 2010eko abenduaren 15a

Z. LUJANBIO ZABALA

Antolatzaile eta herritar guziei Feriaren arrakastak sortu zien poza atsekabe bihurtu zen Xabi igantziar gazteari bizia kendu zion istripuaren berria zabaldu bezain laster. Dena den, esan beharrekoa da, paregabea suertatu zela eguna gainerako zentzu guztietan. Herriko pilota plazak gainezka bete ziren: bat artisau eta salmenta postuz, bestea aziendaz eta hirugarrena bazkaltiarrez. Ho­rrez gain, urtean zehar parekorik ez duen festa giroa nagusitu zen herriko kale eta tabernetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun