Umore Ona Koruaren Eguberrietako emanaldia hilaren 18an eginen da

Esteban AROTZENA 2010eko abenduaren 15a

Zuzendari berriarekin eginen den lehen saioa izanen da

Urte osoko egunik haundienaren atarian da dagoeneko Umore Ona Korua, hurrengo larunbatean, hilaren 18an, burutuko baita abesba­tzarentzat kuttunena den kontzertua, Egube­rrietakoa, alegia.

13 abesti eskainiko ditu Umore Onak ilunabarreko 8etatik aurrera Elizan ospatuko den emanaldian, bost be­rriak –Good News, An Irish Blessing, Tourdion, Maitia Nun Zira eta Maritxu Nora Zoaz– eta bes­teak lehen plazaratuak: A tu lado, Txoriak Txori, Haurtxoa Seaskan, Hator Hator, Kantuz, Olentzero eta Goizian Argi Hastian, hain zuzen. Helduak hasi au­rretik eta dagoeneko ohikoa bihurtu den bezala, gaztetxoen taldeak hiruzpalau kantuz osatutako emanaldia eskainiko du.

 

Zuzendari berria

Jakina den bezala, bere ibilbidearen lehen hiru urteak Igaratza Apezetxearen gidaritzapean egin ondoren, Nuria Colomerren esku dago abesbatza lehengo otsai­laz geroztik. Abes­lari eta musikari kataluniarrak zuzendutako lehen kontzertua izanen da, beraz, Umore Onakoentzat hurrengo larunbatekoa. Abeslari guztiak bilduko dituen afariak emanen dio bukaera urteroko kantu festa honi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun