Jose Jabier Sestorain leitzarrak abenduaren 15ean, asteazken goizean deklaratu du Nafarroako Entzutegian, "terrorismo goratzea" egotzita. Herritarrek kontzentrazio bat egin dute epaitegien aurrean. Horien artean, Leitzako alkatea azaldu da. Atzoko udal plenoan inputazio berri hau salatzeko mozio bat onartu zen.
Aurtengo Santiburtzio festetan Leiztako festa batzordeak jarritako karpa batera hurbildu zen Guardia Zibila eta bertan jarritako zeuden pankarta eta kartelei argazkiak atera ondoren, momentu horretan betizua erretzen ari zen Jose Javier Sestorain identifikatu zuten. Egun batzuetara bere abokatuarekin Guardia Zibilarengana joan zen deklaratzera, eta asteazkenean Nafarroako Entzutegian deklaratzera deitu dute, "terrorismo goratzea" egotzita.
Gertaera hauek salatzeko, Leitzako 35 herritar Iruña aldera abiatu dira bere auzokidea laguntzeko, eta Sestorain-ek deklaratzen zuen bitartean epaitegien aurrean konzentrazio bat egin dute.
Ez ohiko batzarra
Udaletxean Abenduaren 14ean, astearte arratsaldean, ez ohiko bilkura batean, mozio bat onartu zuen Leitzako udalak, EAEko botoekin, Jose Jabier Sestorainen kontrako auzia bertan behera uztea eskatuz. PPko zinegotzi bakarrak horren kontra bozkatu zuen, eta gainontzekoak ez ziren agertu (hiru EAkoak, bat UPNkoa).