Leitzako herritar batek Nafarroako Entzutegian deklaratuko du abenduaren 15ean

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 14a

Santiburtzio pestetan betizua erretzen ari zela identifikatu zuen Guardia Zibilak

Jose Javier Sestorain leitzarrak Nafarroako Entzutegian deklaratuko du abenduaren 15ean, asteazkenean, terrorismoa goratzea egotzita, Amnistiaren Aldeko Mugimendutik jakinarazi dutenez. Herritarrek elkarretaratze batetara deitu dute goizeko 10:00etan Iruñeko epaitegiaren aurrean.

Herriko Santiburtzio festetan, festa batzordeak jarritako karpa batera hurbildu zen Guardia Zibila eta bertan jarritako pankarta eta kartelei argazkiak atera ondoren, momentu horretan betizua erretzen ari zen Jose Javier Sestorain identifikatu zuten. Egun batzuetara bere abokatuarekin Guardia Zibilarengana joan zen deklaratzera eta orain Nafarroako Entzutegian deklaratzera deitu dute.

Abenduaren 15ean, asteazken goizeko 10:00etan elkarretaratzea burutuko da Iruñeko Entzutegiaren aurrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun