Juanjoxe Agirregabiria eta Aitor Senosiain nagusitu ziren Goizuetako herri kirol saioan

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 9a

Aitor Senosiain nagusitu zen Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketan. Koldo Alduntzin

Euskadiko txinga eramate txapelketa eta Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketa jokatu ziren abenduaren 5ean

Herri kirol jaialdi bikaina izan zuten abenduaren 5ean Goizuetan eta 200 bat ikusle bildu ziren Euskadiko txinga eramate txapelketa eta Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala ikustera. Lehenbizikoan, iaz bezala, Debako Juanjoxe Agirregabiria nagusitu zen eta Miealangel Sukuntza leitzarra izan zen azpitxapeldun. Aizkoran, berriz, Olagueko Aitor Senosiain gailendu zen, baina 17 segundu bertzerik ez zizkion ateri Ruben Saralegi gazteari. Biak lehen mailan arituko dira heldu den urtean.

Herri kirol jaialdi bikaina izan zuten abenduaren 5ean Goizuetan eta 200 bat ikusle bildu ziren Euskadiko txinga eramate txapelketa eta Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren finala ikustera. Lehenbizikoan, iaz bezala, Debako Juanjoxe Agirregabiria nagusitu zen eta Miealangel Sukuntza leitzarra izan zen azpitxapeldun. Aizkoran, berriz, Olagueko Aitor Senosiain gailendu zen, baina 17 segundu bertzerik ez zizkion ateri Ruben Saralegi gazteari. Biak lehen mailan arituko dira heldu den urtean.

 

Euskadiko txinga eramate txapelketan, bigarren urtez segidan jantzi du txapela Debako Juanjoxe Agirregabiriak eta bost aldiz jantzu du azken zortzi urteetan. 20 plaza egin eta utzi egin zituen txingak, baina gehiago egiteko gai bazela ere erakutsi zuen. Mielangel Sukuntza leitzarra izan zen txapeldunordea Goizuetan, iaz bezala, 3 plaza pasatxo gutxiago eginda. 2008an Euskadiko txapeldun izan zen Sukuntza. Oscar Perez bizkaitarrak osatu zuen podiuma.

 

Sailkapena

1. Juanjoxe Agirregabiria (Deba, Gipuzkoa; 52 urte):560 metro (20 plaza)

2. Mielangel Sukuntza (Leitza, 40 urte): 468,5 metro (16 plaza.1/2, 6,5 m.

3. Oscar Perez (Gurutzeta, Bizkaia; 40 urte): 439,5 metro (15 plaza, 1/4, eta 4,5 metro)

4. Andoni Zubiaurre (Mutriku, Gipuzkoa; 24 urte): 338,5 metro (12 plaza. eta 2,5 metro)

5. Jose Larrazabal (Laudio, Araba; 36 urte): 281,40 metro (10 plaza eta 1,40 metro)

6. Imanol Martin (Berriozar, 29 urte): 248,40 metro (8 pl., 3/4 eta 0,40 m.)

7. Simon Thomas (Metauten, Nafarroa; 35 urte): 217,70 metro (7 plaza 3/4 eta 0,70 m.)

 

Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketa

Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketan, berriz, Olagueko Aitor Senosianek jantzi zuen txapela, 17 segundoko aldea aterata Ruben Saralegi gazte leitzarrari. Biak ala biak Nafarroako Maila Nagusian ariko dira heldu den sasoian.

Bost aizkolariok lehiatu ziren: Julen Kañamares (Berriozar, 21 urte), Aitor Senosiain (Olague; 29 urte), Ruben Saralegi (Iruñea; 19 urte), Juanjoxe Erdozia (Etxarri-Aranatz; 37 urte) eta Xabier Mindegia (Beintza Labaien; 21 urte). Aizkolari bakoitzak bost pago-enbor moztu zituen: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

 

Sailkapena:

1. Aitor Senosiain (Olague; 29 urte): 16:34

2. Ruben Saralegi (Iruñea; 19 urte) 16:51

3. Juanjoxe Erdozia (Etxarri-Aranatz; 37 urte): 17:28

4. Xabier Mindegia (Beintza Labaien; 21 urte): 19:01

5. Julen Kañamares (Berriozar, 21 urte): 19:49

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun