Herri kirol saio bikaina jokatuko da Goizuetan abenduaren 5ean

TTIPI TTAPA 2010eko abenduaren 1a

Beintza-Labaiengo Xabier Mindegia izanen da eskualdeko ordezkari bakarra Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finalean. Artxiboko argazkia

Euskal Herriko Gizonezkoen txinga txapelketa eta Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketa erabakiko dira

Herri kirol jaialdi ederra prestatu dute Goizuetan abenduaren 5erako. Igande eguerdiko 12:00etan hasita, alde batetik, Euskal Herriko Gizonezkoen Txinga Txapelketa jokatuko da eta bertzetik, Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala. Bietan eskualdeko ordezkari bana izanen da. Miguel Angel Sukuntza leitzarra txingetan eta Beintza-Labaiengo Xabier Mindegia aizkoran.

Herri kirol jaialdi ederra prestatu dute Goizuetan abenduaren 5erako. Igande eguerdiko 12:00etan hasita, alde batetik, Euskal Herriko Gizonezkoen Txinga Txapelketa jokatuko da. Zazpi edo zortzi kirolari ariko dira lehian: Migel Angel Sukuntza (Leitza), Simon Tomas Callaghan (Nafarroa), Imanol Martin (Nafarroa), Jesus Domingo Larrazabal (Araba), Andoni Zubiaurre (Gipuzkoa), Beñat Arriola (Bizkaia), Juan Jose Agirregabiria (Gipuzkoa) eta oraindik zalantzan dagoen Oskar Perez (Bizkaia).

 

Nafarroako bigarren mailako aizkolarien finala

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala ere egun berean jokatuko da. Julen Kañamares (Berriozar), Ruben Saralegi (Iruñea), Aitor Senosiain (Olague), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz) eta Xabier Mindegia (Beintza-Labaien) ariko dira lehian. Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko ditu eta bi lehenbizikoek heldu den urtean maila nagusian lehiatzeko aukera izanen dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun