Betizuek protagonismo berezia izanen dute azaroaren 27ko Goizuetako Ferian

Esteban AROTZENA 2010eko azaroaren 26a

Giro ederra segurtatua dago Goizuetako ferian. Fernando Etxeberria

Egun osoko egitaraua prest dago larunbaterako

Joxemiel Barandiaranek euskaldunontzat mitologikoa zela esaten zuen animaliak, betizuak, alegia, orain arte izan ez duen protagonismoa hartuko du larunbat honetan ospatuko den Feria berrituaren zazpigarren edizioan. Antolatzaile taldea eta betizuen jabe batzuen arteko elkarlanari esker eginen da hau, buru kopuru polit baten presentzia ziurtatu baitute abeltzainek.

Aise ulertzeko moduko arrazoiengatik eman diote antolatzaileek betizuari leku berezia aurtengo –eta akaso hurrengo urteetako– Ferian. Oraintsu arte galtzear­­ egon den arraza autoktono honetako 700 buru inguru daude Euskal Herrian, Nafarroan 400 eta hauetatik 200 gure larreetan edo herrian alatzen dira. Sei jaberenak dira denak.

Feriak bi gune

Abeltzainak, nekazariak, artisauak… Eta publikoa aurreko edizioetan baino erosoago egonen da aurten, Feria bi gunetan banatuko baitu antolakuntzak. Animaliak, betizuak barne, Txino auzoko pilotaplaza irekian egonen dira eta postuak plazan. Horrez gain, beste hainbat gune ere erabiliko dira. Esaterako, zaharren elkarteko zenbait kide zohian ariko dira Belakotarren etxe aurreko lursailean.

Herri bazkaria

Aurrekoetan bezala, ehunka lagun Lubineko frontoian elkartzen dituen bazkaria izanen da aurten ere festa haundi honen ardatz. Gogoan izan, bazkarirako txartelak Amaiarenean daudela salgai (948 514242).

Janari-edariek, bazkaltiarren umoreak, goizean hildako zerriaren zoz­ketak eta Modestoren musikak osatzen duten koktelak eguneko festa borobiltzen ederki­ lagunduko dute. Gauekoa beste kontua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun