Herri kirol jaialdi ederra prestatu dute Goizuetan abenduaren 5erako. 12:00etan hasita, alde batetik, Euskal Herriko Gizonezkoen Txinga Txapelketa jokatuko da. 7-8 kirolari ariko dira lehian: Migel Angel Sukuntza (Leitza), Simon Tomas Callaghan (Nafarroa), Imanol Martin (Nafarroa), Jesus Domingo Larrazabal (Araba), Andoni Zubiaurre (Gipuzkoa), Beñat Arriola (Bizkaia), Juan Jose Agirregabiria (Gipuzkoa) eta oraindik zalantzan dagoen Oskar Perez (Bizkaia).
Nafarroako bigarren mailako finala ere egun berean jokatuko da. Aitzineko alean aipatu bezala, Julen Kañamares (Berriozar), Ruben Saralegi (Iruñea), Aitor Senosiain (Olague), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz) eta Xabier Mindegia (Beintza-Labaien) ariko dira lehian.