Jon Jaunarenak abenduaren 29an debutatuko du Asperekin

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 24a

Jon Jaunarena leitzarrak 18 urte baino ez ditu eta etorkizun haundiko pilotaria izan daiteke. Artxiboko argazkia

Hiru urterako kontratua egin dio Aspe pilota enpresak

18 urte dituen Jon Jaunarena (1992/03/02) leitzarra fitxatu berria du Aspek hiru urterako. Dagoeneko profesionaletako lehen partidarako hitzordua ere finkatu dute: Lei­tzako aurrelariak abenduaren 29an, asteazkenarekin, debutatuko du Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Duela bizpahiru urte bota zion begia Aspek Jaunarenari. Leitzarrak 15 urte zituela, hiru urtez Eibarko enpresarekin entrenatzeko kontratua sinatu zuen. Jabi  Perez eta Justo Lillo­rekin hasi ziren lanean lehenbizi eta entrenamenduak etorri ziren gero. Hiru urteko saioen­ ondotik, Aspeko pilotaria da orain­. Eta aldi berean, momentu honetan profesionaletan ari diren hirugarren pi­lo­tari leitza­rra izanen da, Barriola (Aspe) eta Ben­goe­txearekin (Asegarce) batera.

Gaztea izanagatik, palmeres ederra du atze­­tik Jaunarenak, hain­­bat txapel eskuratu baititu pilotan daramatzan urteotan, bana­ka zein bikoteka, eta frontoi osoan zein lau t’erdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun