Euskararen Eguna Areson

Juana Mari SAIZAR 2010eko azaroaren 24a

Abenduaren 3an egiten den Euskararen Eguna martxan da be­rriro ere. Baina aurtengoan Guraso Elkarteak Udalari laguntza eskatu dio goizeko ekitaldiak bere gain hartzeko. Gisa honetara, arratsaldekoak gurasoen gain geratuko lirateke.

Egun horretan egin­go diren ekitaldien artean, arratsaldeko an­tzerkia dago. Zurru­mu­rru taldeak Pantxi­ka eta Txinparta, ede­rra zalaparta emanaldia eskainiko du 17:00­etan esko­lan. Kultur Elejiraren barne dago.

 

Ekitaldia gehiago

Euskarabideak antolatzen duen Euskarazko zinema zikloaren barne, abenduaren 8an, Pon­yio amildegian neska-mutikoentzako filma ikusgai izanen da eskolan. 18:00­etan hasiko da emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun