Eskolako guraso guztien artean eskolari izena aldatu diote. Hemendik aurrera Nazabal Aresoko Eskola izango da eta logo propioa izango du, hau ere gurasoen artean hautatua.
Aipatu, bestalde, Eguberriak gainean ditugula jakinik, herrian jartzen den Jaiotzarako txapakumezko irudi berriak egiten ere hasi direla gurasoak, eta geroago umeen laguntzaz margotuko dituzte.
Guraso Elkarteko zuzendaritza
Beste bi urtetarako Guraso Elkarteko zuzendaritza berritu da. Bozketen bidez erabaki da eta berrikuntzen artean, zuzendaria Ester Tolosa izango da, eta Amaia Agirrezabal idazkaria. Igone Goikoetxeak diruzain karguan jarraituko du.
Eskola kontseiluko bi kide berdinketarekin geratu dira, Estitxu Marzol eta Carmen Rezola. Biak joango dira bileretara baina batek soilik izango du boto eskubidea.