Telebista kateak ikusteko dauden zailtasunak direla-eta, Udalaren hitzetan, «bereziki azkenaldian» ugaritzen ari dira herritarren kexak, «herriko pilotariak ageri diren txapelketen emisioak jasotzeko ezintasunagatik». Horren harira, Ezker Abertzaleko eta EAko zinegotziek «behingoz telebista kateen saltsa bidera eta konpon dezan» eskatu diote Gobernuari. Eta «ETB osotasunean eta bide egokietatik jasotzeko herritarrok dugun hizkuntz eskubidea» ere aldarrikatu dute.