Leitzalarrean eta plazako garai bateko harategian informazio puntuak eraikitzen ari da Udala. Leitzalarrean, Ixkibarko berendulekutik abiatzen den bidea hartuta egin den harrizko gunean paratu dira informazio panelak, baita Irusoko ostatu ondoan, Lapurgaltzadan eta Ixkibarko berendulekuan ere. Bost panel jarri dira eta alkateak iragarri digunez, «abenduaren 1etik aurrera erabilgarri» egonen da. Gobernuak %75 emanen du 130.000 euroko inbertsiorako. Zuk aukeratu, zuk erabaki kanpainatik 10.000 euro lortu dira.
Plazako harategian, udan hasi ziren auzolanean eta Udalaren nahia Aste Santuetarako zabaltzea da. Teilatua moldatu, barrukoa hustu eta bertako harria garbitu dira, eta lerro hauek idazterakoan zarpeatzen ari ziren. «Barruan jarri beharreko informazioa aspalditik lantzen ari direla» gaineratu digu Zabalok.