Nafarroari eskainitako ekitaldiak izanen dira egun hauetan herrian Udalaren eta ALKEren ekimenez. Alde batetik, Nafarroa, euskal estatua erakusketa ikusteko aukera izanen da Batzar Aretoan larunbat honetatik abenduaren 5era.
Hilaren 29an, berriz, Nafarroako zatiketaren hasiera 1200, Gipuzkoaren jatorria DVDaren emanaldia eta solasaldia izanen dira Beñi Agirrerekin, 19:30ean. Abenduaren 1ean, 19:30ean, Euskal Herriaren independentziaren bideragarritasunaz solasaldia eskainiko du Oskar Aranzabalek. Eta abenduaren 3an, Nafarroaren Eguna dela-eta, kantaldia izanen da Jeiki abesbatzaren eskutik.