Mendiz mendi, han eta hemen ateraldiak eginez segitzen du Mendibil Mendi Taldeak. Azaroaren 6an, esaterako, Bardeetara joan zen argazkian ageri den zortzikotea. Punta de la Estroza (462 metro) gainean ateratakoa da irudia. Hasieran laino itxia izan bazuten ere, mendizaleek esan digutenez, 11:00etatik aurrera eguzkipean ibili ziren: «zoragarria eta bertan oso gutxitan ikus daitezkeen errekatxoak ikusi genituen», baita bederatzi basurde hamar metrora eta 20 bat putre parez pare ere.