Aurten hirugarren urtez, azaroaren 6an ireki zituen ateak Oialde Txokok, 12-16 urteko gazteei elkartzeko toki bat eskaini eta euren adinerako egokiak diren ekintzak bultzatzeko helburuarekin. Horretarako, noski, gurasoen laguntza behar izaten da eta Oialde Txokoren funtzionamendurako txandak antolatzeko egindako laguntza deialdiak erantzun ona izan du, 35 gurasok eman baitute izena. Gainera, ikasturte honetan ez da monitorerik izanen. Larunbat, igande eta jaiegunetan egoten da zabalik –16:30-18:30 seigarren mailako eta DBH 1.ekoak eta 18:30-20:00 DBH 2., 3. eta 4. mailakoak–. Guraso Katolikoen Elkarteak Oialde Txokok erabiltzen duen lokala uzteaz gain, argia eta berogailua ere ordaintzen ditu eta Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki programan jasotako dirua erabiltzen da materialen gastuak estaltzeko. Lerro hauen bidez, gazteei joateko gonbitea luzatu diete.