Betizuek protagonismo berezia izanen dute larunbateko Ferian

Esteban AROTZENA 2010eko azaroaren 24a

Herri bazkarirako txartelak Amaiarenean daude salgai

Joxemiel Barandiaranek euskaldunontzat mitologikoa zela esaten zuen animaliak, betizuak, alegia, orain arte izan ez duen protagonismoa hartuko du larunbat honetan ospatuko den Feria berrituaren zazpiga­rren edizioan. Antolatzaile taldea eta betizuen jabe batzuen arteko elkarlanari esker eginen da hau, buru kopuru polit baten presentzia ziurtatu­ baitute abeltzainek.

Aise ulertzeko moduko arrazoiengatik eman diote antolatzaileek betizuari leku berezia aurtengo –eta akaso hu­rrengo urteetako– Ferian. Oraintsu arte gal­tzear­­ egon den arraza autoktono honetako 700 buru inguru daude Euskal Herrian, Nafarroan 400 eta hauetatik 200 gure larreetan edo he­rrian alatzen dira. Sei jaberenak dira denak.

 

Feriak bi gune

Abeltzainak, nekazariak, artisauak… Eta publikoa aurreko edizioetan baino erosoago egonen da aurten, Feria bi gunetan banatuko baitu antolakuntzak. Animaliak, betizuak barne, Txino auzoko pilotaplaza irekian egonen dira eta postuak plazan. Horrez gain, beste hain­bat gune­ ere erabiliko dira. Esaterako, zaha­rren elkarteko zenbait kide zohian ariko dira Be­la­ko­tarren etxe­ aurreko lursailean.

 

Herri bazkaria

Aurrekoetan bezala, ehunka lagun Lubineko frontoian elkartzen dituen bazkaria izanen da aurten ere festa haundi honen ardatz. Gogoan izan, bazkarira­ko txartelak Amaiarenean daudela salgai (948 514242).

Janari-edariek, baz­kal­­tiarren umoreak, goizean hildako zerriaren zoz­ketak eta Modestoren musikak osatzen duten koktelak eguneko fes­ta borobil­tzen ederki­ la­gunduko dute. Gaue­koa beste kontua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun