Nafarroako euskal estatuaren inguruko erakusketa eta hitzaldiak eginen dira Leitzan

TTIPI TTAPA 2010eko azaroaren 17a

Erakusketa Udaletxeko batzar aretoan irekiko da azaroaren 21etik abenduaren 5a bitarte

Nafarroari eskainitako ekitaldiak izanen dira egun hauetan Leitzan. Alde batetik, Nafarroa euskal estatua izeneko erakusketa ikusteko aukera izanen da Udaletxeko Batzar Aretoan igande honetatik, azaroaren 21ean hasi eta abenduaren 5era bitarte. Igande eta astelehen honetan, 08:00etatik 17:00etara egonen da ikusgai eta azaroaren 30etik aurrera 11:00etatik 21:00etara.

Erakusketaz gain, izanen da besterik ere. Azaroaren 29an erakusketaren aurkezpena eginen da eta Gipuzkoaren sorrera bideoaren aurkezpena ere bai; 19:00etan izanen da, Angel Rekalderen eskutik. Abenduaren 1ean, bestalde, 19:00etan Nafarroaren independentziaren bideragarritasuna solasaldia eskainiko du Oskar Aranzabalek, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun